Gure eskolak ikasleen heziketa integrala reagiten du, San
juan Boscoren estiloaren arabera, gizakiaren, bizitzaeren eta munduaren ikustera kristauarekin bat etorriz, eta gizartearen transformazioan eta hobekuntzan parte hartzeko prestatzen ditu.
GURE IKASTETXEA:
HEZKUNTZA-ZENTROA da:
Ikasleak euren proiektua garatzeko eta gauzatzeko bidean orientatzen ditugu eta bizitzako dimentsio guztietan pertsona gisa hazten laguntzen diegu, gizaki orori zentzua ematen dioten baloreak landuz.
KRISTAU-ZENTROA da:
Eskolako katoliko guztia Ebanjelioan oinarritzen da, hortik baitatozkio inspirazioa eta indarra. Horregatik:
- Erlijio katolikoa irakasten dugu.
- Fede- bizimodu soila eta alaia sustatzen dugu.
- Eukaristiako eta Bakezkko sakramentuetan parte-hartzea bultzatzen dugu.
- Maria Laguntzaile ganako debozioa eta Elizarekiko pertenentzia- sentimena eragiten ditugu.
SALESTAR ZENTROA da:
Salestar Ikastetxeak Don Boscoaren estiloaren, espirituaren eta metodoaren bidez lortu nahi ditu bere helburuak. Horretarako:
- Famili espiritua bultzatzen dugu, guraso, irakasle eta ikasleen artean alaitasun, estimu eta konfidantza giroa sortuz.
- Astialdiko jarduerak eragiten ditugu.
- Ikasleentzat hezkuntza-presentzia adeitsua gara.
- Fedearen, kulturaren eta biziaren arteko harmonia bultzatzen dugu.